Ibintzako boletoak

Arkaitz MINDEGIA 2011ko abenduaren 14a

Urtero Ibin­tza Kultur Taldeak boletoak atera izan ditu. Baina aurten, joan den urteko salmenta eskasa ikusita, ber­tze modu batera egitea erabaki du. Iaz adina sari izanen dira, baina bo­leto­rik gabe. Lehenbiziko saria herriko komer­tzioek emandako eta Ibintza taldeak gehituko dituen produktuekin osatutako zarea izanen da; biga­rren saria bi afari eta Ibin­tzak jarriko duen zare ttikia izanen da eta hirugarren saria, Al­txu­nean bi afari.

Lehenbiziko eta bigarren sariak euskal tonbola gisara eginen dira: panel batean ehun zenbaki jarri eta zozketan sartu nahi duenak zenbakia erosi bertzerik ez du egin beharko. Erran, lehenbiziko saria Ariztegi harategian egonen dela eta bigarren saria He­rriko Ostatuan. Hirugarren saria, berriz, Erre­ge bezperako afarian zozketatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun