Kanta artean eginen zaio ongietorria Olentzerori

Arkaitz MINDEGIA 2011ko abe. 14a, 13:16

Aurtizko gaztetxo hauek ibili ziren joan den urteko Eguberrietan etxez etxe. Artxiboko argazkia

Azken urteetan, Olentzeroren bisita izan dute Iturenen

Pasatu berri diren Kultur Egunek ireki­tzen dute gurean abenduko hilabete dotorea, eta bertze lekuetan bezala, Eguberrietako usain eta umorea ha­rtzen du.

Eguberriak hotzari aurre eginez, Olentzerori ongietorria emanez, Urtezahar eta berria ospatuz eta berexia izaten den errege bezperarekin joaten zaizkigu. Ongietorri bikaina ematen zaio Olentzerori Ituren eta Aurtitzen, batean eta bertzean herriari kantatuz buelta emanez. Aurtitzen herriko haur bat gurdi batean dutela ematen dute buel­ta eta Iturenen astoa eta guzti plazan jaio­tza biziduna egiten dute. Gainera, azken urteetan Olentzeroren bisita jaso izan dute.

Urte zaharra akitu eta mahatsak janez hasten dugu berria. Berexia izaten den Errege Bezpera ere egun polita izaten da. Arra­tsalde eta gauean joare soinuak entzuten dira gure he­rriko edozein bazterretan: arra­tsaldean herriko umeak aritzen dira he­rriari buelta ematen, Aurtitzen joaldunen atze­tik trikitilari gazte­txoak ere egiten dute itzu­lia, eta gauean, be­rriz, herri afaria egiten da Aurtitzen eta Iturenen. Goizaldera joare soinuak juergarekin tarteka­tzen dira, eta gauean iturenen musika ere izaten da. Horrelaxe ospatzen ditugu gure herrian Eguberriak. Bertzerik gabe, Eguberri zoriontsuak opa dizkizuegu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun