Aurten ere, Olentzeroren bisita izanen dugu herrian. Berekin solastu eta hala baieztatu digu. Joan den urtean bezala, opariak bizkarrean hartuta etorriko da eta neska-mutikoei banatuko dizkie. Beraz, gutunak idazten hasi beharko da. Beharbada, egun batzuk lehenagotik bere laguntzaileren bat gutunen bila etorriko da.