Dagoeneko urtea pasatu da herriko neska-mutikoendako Gaztegunea zabaldu zenetik. Tarte honetan, gurasoetik aparte, arduradun bat izan du, baina hilabete honetan kontratua akituko zaio eta langilerik gabe geldituko da. Hortaz, bilera egin beharko da hemendik aurrerako funtzionamendua nola izanen den zehazteko.
Bestetik, kontseilua urtero aldatzeko erabakia hartu zen eta kide berriak zein diren ere erabaki beharko da.