Urteko azken besta ospatuko du Arkupeak elkarteak asteazken honetan

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Urteko azken besta aste honetan ospatzekoa du Arkupeak jubilatuen elkarteak. Asteaz­­kenean, abenduak 14, egina dute hi­tzordua eta egun ho­rretan, ohiturari segituz, 12:00etan meza izanen da aurten hildako bazkiden oroimenez, eta ondotik, ber­tsolarien saioa etorriko da. 14:00etan bazkaria eginen dute kiroldegian, eta arratsaldean, 16:30etik 19:00etara, dantzaldia izanen dute Jalisko Band taldearekin. 19:15 aldera etxe­rako autobusa hartuko dute bazkideek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun