Herrian barna kantu kalejira eginen dute eskolakoek abenduaren 22an

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Zikloka banatuko dira eta Olentzero eta Mari Domingirekin aterako dira

Eguberrietako opo­rrak hartu aitzinetik, San Migel ikastetxeko ikasleek Olentzero eta Mari Domingiren konpainian pasatuko dute aurtengo azken eskola eguna, abenduaren 22a. Aurtengoa, gainera, berezia izanen da. Izan ere, urtero, azken egunean jaial­dia egin izan da, baina aldi honetan egitaraua aldatzea erabaki da eta bertze zerbait egitea.

Eskolako ikasleak zikloka taldetan banatuta herrira aterako dira. Batzuk San Migel auzora joanen dira, ber­tzeak Elizagibelara, bertzeak Zazpigurutzera... Herrian barna kantari ariko dira eta kalejiraren ondotik, eliza atarian elkartuko dira denak.

Ibilbidea Olentzero eta Mari Domingirekin eginen dute. Eta aipa­tzekoa da, biga­rren eta hirugarren zi­kloko ikasleek beraiek egindako Olen­tzeroak eramanen dituztela.

Kalejiraren ondotik, Guraso Elkarteak txistorrada antolatu du eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun