Urteko azken eguna kirola egiteko

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Urteroko ohiturari segituz, Erreka Elkarteak kirola eginez akituko du urtea. Goizean Mendaurrera igoko dira, eta horretarako 07:30ean egin dute hitzordua autobus geltokian. Behin tontorrera ailegatuta, 10:30ean aterako dute taldeko argazkia.

Arratsaldean Doneztebeko San Silvestre lasterketa eginen da aurten seigarren aldiz. Gero eta indar haundiagoa hartzen ari da eta horren seinale, joan den urtean 164 korrikalari bilu zituen lasterketak, 75 haur eta 88 haur. Guztiz herrikoia bihurtua da, giro ederra sortzen baita, eta aurten ere horixe da asmoa.

Haurrak izanen dira itzulia egiten lehenbizikoak. 18:00etan buelta bat emanen diote ibilbideari eta ondotik, helduek lau kilometroko ibilbidean laister eginen dute. Udaletxe atarian hasi eta akituko da lasterketa eta ibilbide guz­tia herrian barna izanen da. Garaileentzat sariak izanen dira eta ho­rrez gain, korrikalari guz­tien artean opariak zoz­ketatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun