12 zortzimilako igo dituen Pauner mendizalea Mendiaren Egunean izanen da

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Erreka Kirol Elkarteak azaroaren 26an egin zuen eskubaloiko talde guztien aurkezpena. 130 jokalari pasatu ziren kiroldegitik. ZALDUA

Horrez gain, mendi irteera, poteoa eta bazkaria eginen dira

Bertze urte batez, Mendiaren Eguna antolatu du Erreka Kirol Elkarteak larunbat honetarako, abenduak 17. Horren harira, egun osorako ekitaldiak prestatu dira. Goizean, ohitura­ri segituz eta 07:30­ean abiatuta, mendi irteera eginen da Leurtzako zirkura, eta bide batez, Erre­kak Bonozorrotz mendian duen buzoia bisitatzeko aprobetxa­tuko da ateraldia.

13:00etan mendizaleen poteoa eginen da eta 14:30ean bazkaria Kasino elkartean. Interesatuek Titi Ostatuan eman behar dute izena ortziral hau, abenduak 15, baino lehen.

Arratsaldekoa ere aipatzeko moduko ekitaldia da. Izan ere, 12 zor­tzimilako igoak dituen Carlos Pauner (1964, Jaka, Espainia) mendizaleak hitzaldia eskainiko du zineman, 19:30­etik aitzinera.

 

14koa osatzeko bi falta

Mendizale espainia­rra 15 urte zituela hasi zen mendian eta eskalatzen, eta 17 urte bete­tzerako zailtasun haundiko paretak egiten hasia zen. Himalaya aldean ere aunitz ibilia da eta erran bezala, 12 zor­tzimilakoen tonto­rrak za­palduak ditu: K2 (8.611 m), Kangchenjunga (8.586 m), Lhotse­ (8.545 m), Makalu (8.462 m), Cho Oyu (8.201 m), Dhaulagiri (8.167 m), Manaslu (8.163 m), Nanga Parbat (8.126 m), Annapurna (8.091 m), Gasherbrum I (8.068 m) eta II (8.035 m) eta Broad­ Peak (8.047 m). 14 zortzimilako egiteko falta zaizkionak Everest (8.848 m) eta Shisha Pangma (8.027 m) dira.

 

Saskiaren zozketa

Mendiaren Egunean, Errekako saskiaren zozketa ere eginen da, 13:00etan elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun