Malerrekako ipuin lehiaketako bortz sarietatik hiru lehenbizikoak hiru sunbildarrentzat izan dira: 3. mailako Ekaitz Bertizek Alejandra eta izarrak ipuinarekin lortu du lehenbiziko saria, 4. mailako Josune Madariagak Alejandra eta kiev-ekin eta 4. mailako Uxue Prietok Alejandra eta zaldiak lanarekin. 5 eta 6 mailakoek bertso paperan parte hartu zuten, honetan ere lehenbiziko saria herritar batek eskuratuz: Junkal Martiarenak.
Lerro hauen bitartez, zorionak artista hauei eta segi horrela. Epaimahaikide batek aipatu digunez, ipuinak oso politak eta maila onekoak dira eta gainera, lehenbiziko saria lortu duena 3. mailakoena da, epaimahaiak liluratuta utzi dituena. Eskola ttikiek ere merezi dute aipamena, laugarren saria Iturengo eskolara joan baita. Zorionak!