Abenduaren 24ko arratsaldean ailegatuko da Olentzero menditik

Maider PETRIRENA 2011ko abenduaren 14a

Neska-mutikoak ilusioz egoten dira Olentzeroren esperoan. Argazkia iazkoa da. Maider Petrirena

2 egun lehenago Mari Domingiren bisita izanen da eskolan

Eguberriak ailega­tzear daude eta hori nabari da, prestake­tak hasiak baitira. Abenduaren 13an eta 20an, 16:00­etan Beheko Eskolan en­tsaioak izanen dira Olen­tzero etortzen dene­rako.

Abenduaren 22an, urteko azken eskola egunean, Mari Domingi eto­rriko da eskolara. Eta ezin bada eskola orduetan egin, hurrengo egunean eginen litzateke.

Abenduaren 24an, berriz, urtero bezala, Olentzero menditik eto­rriko zaigu. Joan den urtean bezala, bi taldetan banatuta eginen da itzulia: 8 urte artekoek eskola aldeko auzoa eginen dute eta haundiek, errepide nagusiko auzoa. Ondotik, berendua izanen da eta Olentzero­ri gutuna eta mu­xua emateko aukera izanen dute­ neska-mutikoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun