Aurten ere, Bortzirietako gorriek mus txapelketa antolatu dute. Bortz herrietan eginen dira partidak eta lehenbizikoa azaroaren 25ean Etxalarko Herriko Ostatuan izan zen. Bederatzi bikote aritu ziren eta Julen Zubieta eta Beñat Irazokik irabazi zuten. Aitor Telletxea eta Xabier Etxarte izan ziren azpitxapeldunak, hirugarrenak Joseba Aranburu eta Mikel Zubieta eta laugarrenak Beñat Maia eta Aitor Danboriena. Lau bikote hauek abenduaren 25ean 18:00etan Lesakako Koxkilan eginen den finalera pasatu dira.