Sareetan 82 dozena uso harrapatuta bukatu da aurtengo denboraldia

Irune eta Itsaso 2011ko abenduaren 14a

50 lagunek bazkari eder bat eginez eman diote akabera sasoiari

Ehun dozena uso harrapatzea ezinezkoa izan bada ere, ez da batere marka txarra lortu dutena. Izan ere, kontuan hartu behar da ia sasoia erdia mendebaldeko haizearekin joan dela.

Bertzalde, urtero bezala, Pirinioetako Usategien besta ospatzekoa zen joan den abenduaren 3an. Aurtengoan, Lanne-ko usategietan tokatu zen eta bertara joan ziren Etxalarko usazaleak ere. Elkar­tzen diren usategien artean ranking bat egiten da eta gehien harrapatu dutenei boneta haundi bat eman zitzaien eta guttien harrapatu zutenei boneta ttiki bat. Ranking honetan aurtengo irabazlea Lanne izan da, bigarren postuan Na­phal gelditu da eta hirugarren lekuan Etxalar.

 

Bisita gidatuak

Aurten inoiz baino jende gehiago animatu da usategietako bisita gidatuak egitera. Da­tuek­ horrela erakusten dute. Orain arte, sasoi guz­tian 200 lagun ingu­ru­ izaten baziren, aurtengoan 320 bat lagunek egin dute bisita. Usoarekin nola lan egiten duten zuzenean ikus­teko aukera haueta­ko gutti batzuk baka­rrik izan badute ere, bisita egin duten guztiak kontent agertu dira.

Bisita gidaturik egin ez, baina usategietara usoa sareekin ehiza egiten ikustera etorri den jende kopuruak ere goiti egin du. Izan ere, eguraldi ona egin baitu ia denboraldi osoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun