Donostiako Udaleko txistulari bandak kontzertu berezia eskainiko du ortziralean Donezteben

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Mendi Abesbatza, Agorretako ikasleak eta Doneztebeko dantza taldea ere ariko dira

Ortziral honetan, abenduak 16, arratsaldeko 20:30ean Doneztebeko San Pedro Elizan kontzertu berezia izanen da. Herriko Mendi Abesbatzak antolaturik, hainbat taldek parte hartuko du hitzordu berezi honetan, horien artean Donostiako Udaleko Txistulari Taldea nabarmenduz.

Ortziral honetan, abenduak 16, arratsaldeko 20:30ean Doneztebeko San Pedro Elizan kontzertu berezia izanen da. Herriko Mendi Abesbatzak antolaturik, hainbat taldek parte hartuko du hitzordu berezi honetan, horien artean Donostiako Udaleko Txistulari Taldea nabarmenduz.

Ez da txistulari talde hau herrira etortzen den lehenbiziko aldia eta Mendi Abesbatzarekin duen harreman onari esker, aurtengoan ere bertan izanen dira. Horiez gain, herriko Agorreta Musika Eskolako ikasleak, Doneztebeko Dantza Taldea eta nola ez, Mendi Abesbatzako kideak ere beren hoberenak emateko asmoz bertan izanen dira.

Aurtengo berezitasuna, errepertorioaren bilaketa eta aukeraketa izanen da. Hasteko, Donostiako Txistulari Taldeak bakarka Eguberri inguruko hiru obra eskainiko ditu, Jon Oñatibia oiartzuarraren “Oiartzungo Eguberriak”, talde honen zuzendari den Jose Ignazio Ansorenaren “Gabonetako sonatatxoa” eta Hilario Olazaranen “Eguberria”.

Bigarren zatian talde guzien elkarlana gozatu ahal izanen da. Alde batetik, aurten 80 urte bete dituen eta Nafarroako Abesbatzen Elkartearen nahiz Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Urrezko Dominak jaso dituen Lorenzo Ondarraren bi lan entzunen dira bertan: "Herribehera" doinu ezagunari apaiz eta konpositore honek eginiko moldaketa eta "Ñoño Kanta" izeneko sehaska kantua, emakume abesbatzarako prestatua. Era berean, Mendi Abesbatzako kideek bereziki maite dituzten bertze doinu batzuk ere izanen dira, Xabier Sarasolaren "Pater Noster", Luis Aranbururen "Kitolis" ederra eta Pier Paul Berzaitzen "Baratze Bat" tarteko. Eta nola ez, gainean ditugun egun bereziak kontuan hartuz, gabon abestiren ere tartean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun