Azken urteetan berreskuratutako ohiturari eutsiz, Santa Luziako feria ospatu dute Donezteben abenduaren 13an. Goizeko 10:00etan hasita eskulangileak izan dira elizatarian eta Meza Nagusian Zilarrezko Titarea emanedio Doneztebeko Udaleko Ana Etxeberria eta Juana Mari Muñoz zinegotziek Maria Jesus Elizondo jostunari. Goizeko eskulangileen erakusketa eta salmenta postuetan Aitziber Erasun (metalak), Santiago Hualde (egurra), Fausti Juanikorena (jantzigintza), Itziar Smith (telarrak), Jose Luis Arozena (laxoa), Malu Alvarez (zilarra), Maria Salanueva (xaboiak), Amaia Agirre (bitxiak), Andreu Smith (postalak), Carlos Mindegia (Gazta) eta Joxepa Loiarte eta Zubietako taldearen taloak izan dira.
Zilarrezko Titareak
Duela dozena bat urte Santa Luzia eguneko feria berreskuratzen hasi zenetik, urtez urte, hauek izan dira Zilarrezko Titarea jaso dutenak Doneztebeko Udalaren eskutik:
Maria Eraso (1999)
Patxi Astiz (2000, gizaseme bakarra)
Mari Carmen Elizalde (2001)
Virtudes Etxebeste (2002)
Pepita Apeztegia (2003)
Pakita Andiarena (2004)
Mariela Olaizola (2005)
Angeles Buenetxea (2006)
Maria Teresa Mindegia (2007)
Loli Ostolaza (2008)
Mari Cruz Arregi (2009)
Maria Dolores eta Mercedes Sarratea (2010)
Maria Jesus Elizondo (2011)