Urteko azken besta ospatuko du Arkupeak elkarteak abenduaren 14ean

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 13a

Doneztebeko kiroldegian eginen dute Arkupeal elkartekoek urteko azken bazkaria. Juan Mari Ondikol

Asteazken eguerdiko meza ondotik, bazkaria izanen dute Doneztebeko kiroldegian

Urteko azken besta aste honetan ospatzekoa du Arkupeak jubilatuen elkarteak. Asteazkenean, abenduak 14, egina dute hitzordua Donezteben eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte efgun horretarako.

Urteko azken besta aste honetan ospatzekoa du Arkupeak jubilatuen elkarteak. Asteazkenean, abenduak 14, egina dute hitzordua Donezteben eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte efgun horretarako.

Ohiturari segituz, eguerdiko 12:00etan meza izanen da aurten hildako bazkiden oroimenez, eta ondotik, bersolarien saioa etorriko da.

14:00etan bazkaria eginen dute kiroldegian, eta arratsaldean, 16:30etik 19:00etara, dantzaldia izanen dute Jalisko Band taldearekin. 19:15 aldera etxerako autobusa hartuko dute bazkideek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun