600 kiloko Nafarroako txapela ere irabazi du Amaiur sokatira taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 12a

Abenduaren 3an Igantzin jokatu zen txapelketako azken saioa

Abenduaren 3an, Nafarroako sokatira txapelketako azken saioa jokatu zen Igantzin. Larunbateko jardunaldian 600 kilo azpitiko gizonezko taldeek eta 390 kilo azpitiko emakumezko taldeek hartu zuten parte.

Gizonezkoen zortzinako txapelketaren bigarren saioan ere Amaiur Ak irabazi zituen tiraldi guziak eta honenbertzez, txapela jantzi zuen. Bigarren Berriozar izan zen, txapeldunen kontra izan ezik, gainerako tiraldiak irabazi baitzituen. Amaiur B izan zen hirugarren eta Txantrea laugarren.

Emakumezkoen seinakako txapelketan, berriz, Sakana nagusitu zitzaion Berriozarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun