Nafarroa osora hedatuko dira Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak Euskararen Foru Legeak 25 urte betetzen dituela eta ortzegun honetarako deitu dituen protestak, “Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!” lelopean. Legeak ezartzen dituen muga geografikoak gainditu eta Nafarren hizkuntz eskubideak aldarrikatuko dituzte.
EHEko bozeramaile den Nestor Estebanen hitzetan, Euskararen Foru Legeak nafarren hizkuntz eskubideak urratzen ditu, eta era berean, Nafarroako Gobernuak tresna bezala erabiltzen du, euren nahien araberako hizkuntz politika ezarriz nafarrengan. Elkarretaratzeek amaiera emango diote urteurrenaren harira EHEk abiatutako kanpainari. "Nafar guztiei dei egiten diegu elkarretaratzeetan parte har dezaten, euskaraz bizitzeko hautua egin dezaten, eta era berean, nafarren hizkuntz eskubideak urratzen dituen legeari ezetza eman diezaioten", esan zuen EHEko bozeramaileak.
Eskualdeari dagokionez, Lesakan Plaza Zaharrean 19:00etan eta Leitzan Lopeneko atarian 20:00etan eginen dira elkarretaratzeak