1.146 langabetu zeuden eskualdean azaro hondarrean

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 12a

Doneztebeko Enplegu Bulegoan urrian baino 29 langabetu gehiago zeuden izen emanak

Langabeziak etengabean goiti egiten segitzen du eskualdean. Honela, 1.146langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak azaro hondarrean, hilabete lehenago baino 29 gehiago. Beraz, %2,60 igo da langabetu kopurua joan den hilabetean, Nafarroako banaz bertzekoa (%,3,06) baino zertxobait guttiago.

Azaroan 328 kontratu gauzatu dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 24 hutsa izan dira mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean somatu da gehien langabeziaren igoera, 455tik 483ra igo baita langabetu kopurua azaroan, eta adin tarte horretako emakumeen artean ere 508tik 516ra igo da da. 25 urtez beheitiko emakumeetan, aldiz, 64tik 58ra jautsi da langabetu kopurua eta adin horretako gizasemeetan artean ere 90etik 89ra jautsi da.

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak jarraitzen du langabe gehien izaten eta azaroan, gainera, 699tik 721era igo da langabetu kopurua. Industria arloan ere 190etik 199ra igo da eta eraikuntzan 132tik 134ra. Nekazaritzan ere 27tik 32ra igo da lanik gabe daudenen kopurua eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, aldiz 60 lagun daude langabezian, urrian baino 9 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun