Haur ezinduen integrazioaren aldeko artelan enkantea eginen dute Senperen

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 13a

Abenduaren 18an eginen da Amotzeko Larraldean

Haur ezinduen integrazioa xede duen Seaska ikastoletako lan-taldeak Euskal Herriko hamahiru artistaren artelanak jaso ditu dohaintzan. Obra horiek enkantera aterako dituzte hilaren 18an, Senpereko Larraldea etxean. Besteren artean, Irkus Robles Arangiz, Rosa Valverde, Michel Hacala, Agurtzane Andueza, Xabier Soubelet, Gorriti, Nestor Basterretxea eta Zoe Bray artisten obrak jarriko dituzte salgai.

Integrazio Batzordeko presidenteren hitzetan, hainbat artista haur ezinduen eskolaratzearen alde bat egiten dutela ikusteak “bihotza hunkitzen du”. Dioenez Gabonak hurreratzen ari diren honetan, “opari ederra” dira enkantera aterako dituzten artelan horiek. Tamaina desberdineko litografiak, margolanak eta eskulturak jarriko dituzte salgai. Hasierako peziorik garestiena Irkus Robles Arangizen Haurrak izeneko margolanak izango du: 1.000 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun