Bertizko Turismo Partzuergoak Bidasoko Bide Berdeari buruzko lehenbiziko ikerketa aurkeztu du

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 2a

Garbiñe Elizegi eta Izaskun Goñi, ikerketaren aurkezpenean. Alicia Del Castillo

Eskualdera egunpasa lehen aldiz etorri direnen %40a bide berdearengatik etorri da

Baztan-Bidasoko udalen eta arlo turistikoaren ordezkaritza zabal batekin Bertizko Turismo Partzuergoak Frantziako eurovelo 6. arduradunekin egin den Bidasoko bide berdearen erabilerei buruzko lehen ikerketa aurkeztu du. Asteazkenean egin zuten aurkezpena Izaskun Goñi Partzuergoko gerenteak eta Garbiñe Elizegi Baztango alkateak.

Baztan-Bidasoko udalen eta arlo turistikoaren ordezkaritza zabal batekin Bertizko Turismo Partzuergoak Frantziako eurovelo 6. arduradunekin egin den Bidasoko bide berdearen erabilerei buruzko lehen ikerketa aurkeztu du. Asteazkenean egin zuten aurkezpena Izaskun Goñi Partzuergoko gerenteak eta Garbiñe Elizegi Baztango alkateak.

Eurovelo desberdinen arteko lehenbiziko elkarlan honek Borgoñako Kontseiluak, bere turismo behatokiaren bidez, garatu zuen metodoa erabiltzeko aukera eman du. Metodoak honelako azpiegitura hauek bere inguruan duten eragin ekonomikoa neurtzen dute. Eremuko lan gogorreko hiru asteren ondotik, bide berdean egindako lanaren emaitza interes handiko ikerketa bat da, Bidasoko bide berdeko lehenengo datu estatistikoak ematen dituena eta dagoeneko gaur egun azpiegitura honek duen garrantzia frogatzen duena, baita egiten ari diren moldatze eta hobekuntza lanak bukatu baino lehen ere.

Bide berdea ez da soilik bizikletentzat: erabiltzaileen heren bat oinezkoak dira. Bestalde, erabiltzaileen laurden bat turistak dira. Izan ere, hasiera honetan gure inguruko bizilagunentzat bide berdea kirol azpiegitura bat da, batez ere adin bateko jendearentzat (48 urtekoak, banaz bertze). Ikerketa hiru puntutan egin zen: Doneztebe, Lesaka eta Endarlatsa. Lehenbizikoan biltzen dira erabiltzaile gehienak, irisgarritasuna eta herrigunearen hurbiltasunarengatik.

Turista mota goi mailako lanbidekoa da, eta hori ezaugarri harrigarria izan daiteke, gehien bat bizikletaz mugitzen dela kontutan hartuta. Alojamenduen artean, kanpina gailentzen da (izan ere turismo mota honekin harreman haundia dute kanpinek) eta hotelak ere agertzen dira ibiltarien artean. Bidasoko bide berdea izan zen helmuga turistikoa aukeratzearen arrazoia elkarrizketatutako turisten % 80an. Hauen gehien zabalak bere bidaia prestatu zuten etorri baino lehen. Ikerketak azpimarratzen du prestakuntza horretan alojamenduen lana bide berdeari buruz informatzen.

Egun pasa egiten dutenaren artean beste kontu azpimagarri bat aurkitzen da: %40k ez ziren egonak Bidasoko eskualdean inoiz eta bide berdeagatik etorri dira. Zentzu honetan lehenbiziko eskuorriaren eragina jaso da ikerketan ze udan dagoeneko jendea ekarri zuen. Hauxe da emaitzarik inportanteena Partzuergoaren kudeatzilearen arabera: bideak bere funtzioa betetzen hasten ari da, izan ere bisitarien %40ak eta ibiltarien zati batek eskualdea ezaugutu dute bide berdean izan duten interesagatik eta eta horixe da euroveloaren promozioarekin hasiko denean hazkuntza haundia izanen dela espero dena.

Informazio +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun