“Nereus” proiektua burutzen ari da Iruñean eta Baztanen

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 1a

Pertsona helduek eta elbarrituek izaten ahal dituzten beharrak antzeman nahi dira

Akreditatutako inkestariek adineko jendeari elkarrizketak egiten ari dizkiete bai Baztanen eta bai Iruñean “Nereus” delako proiektuaren barne. Bigarren fase batean pertsona elbarrituak ere elkarrizketatuko dituzte.

Akreditatutako inkestariek adineko jendeari elkarrizketak egiten ari dizkiete bai Baztanen eta bai Iruñean “Nereus” delako proiektuaren barne. Bigarren fase batean pertsona elbarrituak ere elkarrizketatuko dituzte.

Ikerketa honek pertsona helduek edota elbarrituek bizitzako hainbat alorretan izan ahal dituzten beharrak antzematean datza, esaterako, osasuna, formazioa, garraiobideen erabilpena, erlazio sozialak, aisialdia, aukera ekonomikoak edo etxetresna elektriko, ordenagailu eta telefono mugikorren erapilpena. (NEREUS hitza akronimoa da berez: Necesidades Reales de Usuarios). Proiektu honen bultzatzailea Polo de Innovación para la Calidad de vida en Navarra (PINCV) delakoa izan da eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Unibertsitate publikoak babesten dute. Proiektu honen helburua ere izango litzateke datu zehatzak biltzea beharretara egokitutako proposamen eta programak lantzearren.

Guztira 700 lagun inguru elkarrizketatuko dira Iruñean eta Baztanen azaroan eta abendu bitartean. Bi zonalde horiek aukeratu dira Nafarrroako hiri eremuen, bata, eta landa eremuen, bigarrena, adierazgarriak baitira; bertzalde zerbitzuen eskeintza eta aukerak desberdinak izan daitezke batean eta bertzean. Azkenik sexuen arteko banaketa desberdina izan daiteke bi eremuetan.

Prozesu guzti honetan Datuak Babesteko Lege Organikoa betetzen dela ziurtatzen da, horrenbestez, datu pertsonalak eta elkarrizketetan bildutako datuak babestuko dira.

2012 lehenengo hilabetetan ikerketaren emaitzak ezagutzera emanen dira. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero harremanetan jarri zaitezkete José María Casadorekin honako telefonoetan. 948203322 edota 618977589 edota info@pincv.org helbide elektronikoan.

Baztango kasuan elkarrizketak Tasubinsak erakundean Elizondon duen Poxkenea zentroko langileak egiten ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun