Abenduaren 2ko talo jatearekin hasiko dira Iturengo Kultur Egunak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 1a

Aurten ere haurrendako antzerkia izanen da Herriko Etxeko Ganbaran. Argazkia 2008ko Kultur Egunetakoa da. Artxiboko argazkia

Asteburu honetan eta abenduaren 11n ospatuko dira

Abendu hasiera ailegatzearekin batera, Ibintza Kultur Elkarteak aurten ere Iturengo Kultur Egunak prestatu ditu. Abenduaren 2an eta 3an, ortziral eta larunbatez, izanen dira ekitaldi gehienak, baina abenduaren 11rako ere zerbait utzi dute.

Abendu hasiera ailegatzearekin batera, Ibintza Kultur Elkarteak aurten ere Iturengo Kultur Egunak prestatu ditu. Abenduaren 2an eta 3an, ortziral eta larunbatez, izanen dira ekitaldi gehienak, baina abenduaren 11rako ere zerbait utzi dute. Egunez egun, hau izanen da egitaraua.

Abenduaren 2an, ortziral arratseko 21:00etan talo jatea eginen da. 22:00etan mus txapelketa jokatuko da Herriko Ostatuan. Lau sari banatuko dira: lehenbiziko saria bi txuleta eta bi ardo botila izanen da –partaide bakoitzarentzat–; bigarren sariarekin gazta bat eta bi ardo botila banatuko dira bakoitzarentzat; eta hirugarren eta laugarren sariekin bina ardo botila jasoko ditu bakoitzak.

Abenduaren 3an, larunbat goizeko 11:00etatik 13:00etara haurrentzako tailerra eta jokoak izanen dira. 13:00etan haurrendako bazkaria eginen da. 16:00etan haurrendako antzerkia izanen da. 21:00etan afaria eginen da Herriko Ostatuan honako menu honekin: urdaiazpikoa, kroketak, eltzeko zopa, oilaskoa patatekin eta izozkia txokolate beroarekin.

Abenduaren 11n, azkenik, igande arratsaldeko 17:00etan Andres Iñigoren eskutik hitzaldia izanen da eta ondotik luntxa izanen da Herriko Ostatuan, aurtengo Kultur Egunak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun