Kirol asteburu murritza geldituko da Nafarroaren Egunaren ondorioz

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 2a

Nafarroako ligatan ari diren talde gehienek atsedena izanen dute

Nafarroaren Eguna ospatzen da abenduaren 3an eta kirolean ere izanen ditu bere ondorioak. Izan ere, Nafarroako ligatan ari diren talde gehienek atsedena izanen dute. Aldiz, Gipuzkoan ari diren futbol eta areto-futbol talde gehienek jardunaldi arrunta izanen dute. Gainera hainbat derbi izanen dira: futbolean, Gure Txokoa eta Beti Gazte aurrez aurre izanen dira Erregionaleko lehen mailan Matzadan eta jubenil mailan Mastegin. Areto-futbolean ere derbia izanen da Goizuetan, Umore Ona eta Gure Txokoaren bigarren taldearen artean.

Nafarroaren Eguna ospatzen da abenduaren 3an eta kirolean ere izanen ditu bere ondorioak. Izan ere, Nafarroako ligatan ari diren talde gehienek atsedena izanen dute. Aldiz, Gipuzkoan ari diren futbol eta areto-futbol talde gehienek jardunaldi arrunta izanen dute. Gainera hainbat derbi izanen dira: futbolean, Gure Txokoa eta Beti Gazte aurrez aurre izanen dira Erregionaleko lehen mailan Matzadan eta jubenil mailan Mastegin. Areto-futbolean ere derbia izanen da Goizuetan, Umore Ona eta Gure Txokoaren bigarren taldearen artean. Hona asteburuko partidak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Behobia, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako Preferente mailan ez da jardunaldirik

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa - Beti Gazte B, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD San Ignacio – Aurrera, larunbatean 11:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Doneztebe – AD San Juan, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Beti Gazte - Gure Txokoa, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan ez da jardunaldirik

 

Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailan

Touring - Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Errenteriako Fanderian.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa – Dunboa Eguzki, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan ez da jardunaldirik


Nafarroako kadeteen bigarren mailan ez da jardunaldirik 

 

Nafarroako infantilen lehen mailan ez da jardunaldirik

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Gure Txokoak ez du partidurik.

 

Nafarroako Emakumezkoen Ligan ez da jardunaldirik

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

Gorka Pinturas Makax - Gure Txokoa, igandean Usurbilgo Oiardo kiroldegian.

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona - Gure Txokoa derbia larunbatean 17:00etan Goizuetako Eskola Publikoetan.

Nafarroako gizonezkoen maila berezian

Atekabeltz KE – Iturmendi FT, ostiralean 21:00etan Leitzako kiroldegian.  

 

ESKUBALOIA EZ DA JARDUNALDIRIK IZANEN 


SASKIBALOIA EZ DA JARDUNALDIRIK IZANEN


ERRUGBIA EZ DA JARDUNALDIRIK IZANEN

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun