Bidelagunek antolatutako bideo lehiaketan aurkeztutako lanen emanaldia eta sari banaketa eginen da azaroaren 30ean

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 30a

Berako Kultur Etxean eginen da ekitaldia, asteazken arratsaldeko 17:00etan

Bidelagun elkarteak boluntariotza eta solidaritatea gaitzat hartuta antolatutako bideo lehiaketan aurkeztutako lanen emanaldia eta sari banaketa eginen da azaroaren 30ean, asteazken arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean.

Europako Boluntariotzaren Urtearen barnean, aurkeztutako hamar bideoak ikusiko dira eta ondoren saria emanen zaie irabazleei. Bera eta Lekarozko institutuetako 14 eta 18 urte arteko ikasleek aurkeztu dituzte bideoak eta lehen saria 400 eurokoa izanen da, bigarrena 300 eurokoa eta hirugarrena 200 eurokoa. Bidelagun elkarteak, Arcelor Mittal lantegiaren laguntza izan du lehiaketa antolatzeko.

Lanen bat aurkeztu dutenek bertaratzeko gonbidapena egin dute Bidelagun elkartetik, saria hartu ahal izateko. Horretaz gain, lagunak, ikaskideak eta senideak eramateko gonbidapena ere egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun