Bidasoko Bide Berdeari buruzko ikerketa ezagutzera emanen da azaroaren 30ean

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 29a

Asteazken arratsaldeko 18:30ean eginen da bilera irekia Bertizko Partzuergoaren egoitzan

Bidasoko Bide Berdearen inguruan egindako ikerketa lana aurkeztuko da azaroaren 30ean, asteazken arratsaldeko 18:30etik aitzinera Bertizko Partzuergo Turistikoaren egoitzan.

Bidasoko Bide Berdearren inguruan egindako ikerketa lana aurkeztuko da azaroaren 30ean, asteazken arratsaldeko 18:30etik aitzinera Bertizko Partzuergo Turistikoaren egoitzan.

Jakina den bezela, Bidasoko bide berdeak, bere ibilbidearen erdian, 1. zenbakia duen Euroveloarekin (Norvegia-Portugal) bat egiten du. Dauden 14 euroveloetan hobekien funtzionatzen duena, edota gehien aurreratuena 6. zenbakia duena da, Frantzia eta Turkia lotzen duena.

Frantziar aldeko 6. zenbakiko erakunde kudeatzailetik, lankidetza eskeintza bat egin zitzaion Bertizko Partzuergo Turistikoari. Horrela, Bide Berdea “Eurovelo”-ren Europear azterketa ekonomikoko metodoan formatutako pertsona batek hiru aste pasa zituen gure zonaldean, lankidetza ikerlan bat eginez Bertizko Partzuergo Turistikoko teknikariekin. Komentatutako metodoa, Borgoinako eskualdeko turismo behatokian garatu zen (zerbitzu estatistikoa), 6. zenbakiko bazkideen lankidetzarekin, eta Borgoinako Eskualdeko Kontseilu-ak finantzatua izan zen, lau Kontseilu Orokorren partehartzearekin.

Bidasoko bide berdean egindako lanaren emaitza interes handiko ikerketa bat da, gure bide berdeko lehenengo datu estatistikoak ematen dizkiguna eta iada gaur egun azpiegitura honek duen garrantzia frogatzen duena, baita egiten ari diren moldatze eta hobekuntza lanak egin aurretik ere. Bertizko Partzuergo turistikoak jakitera eman nahi du informazio hau. Horretarako, jende guztiari irekia izango den aurkezpen bat antolatu du azaroaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean, Bertizko Partzuergo Turistikoko bulegoetan. Ekitaldira etortzearen baieztapena eskatzen da 948 592323 telefonora deituta edo bertiz@consorciobertiz.org helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun