Sarako Olhain Ikastolak antolatuta abenduaren 2an, ortziral arratseko 20:00etatik aitzinera euskalgintzaz eta euskararen nomarlizazioar aritzeko hitzaldi-eztabaida izanen da Sarako Lurberri gelan, Jon Sarasua gidari dela.
Lehenik, Garabide Elkarteak egindako “Euskararen biziberritzeko gako batzuk” dokumentala eskainiko da, frantses azpitituluekin.
Ondotik, Garabideko kide, bertsolari, ikerlari eta soziologoa den Jon Sarasuak hitzaldi bat eskainiko du gaiari buruz. Dokumentalaren haritik, orokorrean hizkuntzen berreskurapenaz ariko da, Ipar Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa gogoan, zinez kontutan ukan beharreko alderdiak azalduko ditu.
Segidan, deneri irekia izanen den eztabaida abiatuko da, euskalgintzaz eta euskararen normalizazioaz. Izan ere, Sarako Olhai ikastolatik jakinarazi dutenez, “Hitzalditik haratago, hitzordua eztabaida eta esperientzi ttiki eta handien gurutzatzea ere izatea nahi dugu. Horretarako gomitatu ditugu euskalgintzan eta hizkuntza normalizazioan ari diren jendeak. Guzion ikusmoldeak trukatuz, lekukotasunak edo kezkak azalduz, bideak proposatuz, galderak eginez, etorkizunean ere euskaraz bizi ahal izatea bermatzeko. Herria nola euskaldundu? Eta guretik hasirik, Sara mailan ere gogoeta hori eginez eta ondorioak plantan emanez. Zer egin Saran?”.