Belate eta Almandozko tunelak ortzegunetik ortziralerako gauean itxiko dira informazio panela jartzeko

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 1a

Abenduaren 1eko 22:00etatik abenduaren 2ko 05:00etara errepide zaharra edo autobidea erabili beharko dira

N-121-A errepidean Belate eta Almandozko tunelak itxiko dira abenduaren 1etik 2rako gauean, ortzegun arratseko 22:00etatik ortziral goizeko 05:00etara, informazio panela jartzeko, Nafarroako Gobernuko Errepideen Kontrolerako eta Kontserbaziorako zentrutik jakinarazi dutenez.

Tarte horretan, Belateko portutik (NA-1210) eta Leitzarango Autobidetik (A-15) desbideratuko da trafikoa.

Uztailaren 8an kamioi bat tunel barrenean erre zenean kaltetua suertatu zen informazio panela kendu eta berria jartzeko behar dute langileek denbora hori eta, modu berean, ohiko mantenimendu lanak egiteko ere aprobetxatuko da errepide mozketa.

Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentua kaltetuak suertatu daitezkeen inguruko Herriko Etxeekin harremanean jarri da, baita zenbait garraiolari eta komertziante elkarterekin ere, aitzinetik honen berri emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun