Doneztebeko Erreka eskubaloi taldearen izenean ari diren 130 jokalarien aurkezpena egin zen azaroaren 26an, larunbat arratsaldean, talde nagusiak jokatutako partidaren ondotik.
Hain zuzen, talde nagusiaz gain, mutiko kadete eta infantilak eta neska infantilak, alebin neskak eta mixtoa eta neska benjaminen taldeak kantxaratu ditu 2011-2012 denboraldi honetan Errekak, zazpi talde guzira.
Pena bakarra, aurkezpena baino lehen Errekako talde nagusiak ezin izan zuela partida irabazi, 22 eta 24 galdu baitzuen Tuterako Bardenas taldearen kontra.