Norbere web orria izateko ikastaroa egin dute eskualdeko zortzi turismo enpresak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 25a

Ikastaroan parte hartu zutenak. Utzitako argazkia

Bertizko Partzuergoaren eskutik egin zen azaroaren 22an eta 23an

Gaur egun, Baztan-Bidasoako establezimendu turistikoetara datozen bezeroen gehiengoak internet bidez bilatzen du alojamendua eta gaur egun ia ezinbestekoa da enpresarientzat, bertan web orri batekin presentzia izatea, bezeroak erakartzeko. Honetarako, normalean enpresariak, web orriak egiten dituen bertze norbaiti eskatzen dio laguntza, baina gaur egun, bakoitzak berak bere web orria sortzeko tresnak badaude eta hau nola egin ikasi zuten, pasa den azaroaren 22 eta 23an, Bertiz Partzuergoak antolaturiko “Nere doako web orria egin” ikastaroan parte hartu zuten zortzi bazkidek.

Ikastaroa, CEIN, Nafarroako Enpresa eta Innobaziorako Europear zentruko Autonomo eta micropymeentzako proiektuko bi irakaslek eman zuten eta bertan "Konektatu zure negozioa" programa ezagutara eman zen, zeinek doako web orri bat sortzeko aukera ematen duen.

Partehartzaileek, ikastaroa hagitz ongi baloratu dute, izan ere bakoitzaren negozioa promozionatzeko laguntza handia baita.

Baina Bertizko Partzuergo turistikotik, negu honetarako bertze hainbat ikastaro ere antolatzea aurreikusia dago, hauen artean “NafarroakoAdministrazioak autonomo eta pymeentzako interneten dituen zerbitzuak. Nortasun Agiri Elektronikoa”, “Lehen sorospenak” eta Hegazti Behaketa egiteko “Birding Navarra” proiektuari dagozkionak.

Aldi berean, Bertizko Partzuergo turistikoa, CEINeko proiektu piloto batean parte hartzeko aukeratua izan zen, 2.0 promozioa bultzatzeko. Partzuergoaren promoziorako tresna hauek oso eraginkorrak izaten ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun