Eskualdeko 194 lagunek egin dute Behobia-Donostia lasterketa

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Joan den urteko euria eta hotza alde batera utzita, eguraldi onarekin egin zen azaroaren 12an Behobia-Donostia lasterketa ospetsuaren 47. edizioa. Aurten 23.400 lagunek eman zuten izena, inoiz baino gehiagok, baina horietatik 19.877 atera ziren 20 kilometroko ibilbidea egitera eta 19.675 lagunek bukatu zuten. Helmugaratu zirenen artean, 194 eskualdekoak izan ziren, iaz baino 26 gehiago. Batez ere emakumezkoen partehartzean izan da goraka­da. Joan den urtean, eskualdeko 29 emakumez­ko atera ziren lasterketan eta aurten 48 izan dira. Gizonezkoetan, be­rriz, joan den urtean 139 izan ziren eta aurten 146.

Herriz-herri, hona hemen partehartzea herri bakoitzetik: Arantza 11, Baztan 34 (Amaiur 3, Aniz 3, Arizkun 5, Elbete 1, Elizondo 16, Gar­tzain­ 1, Irurita 3 eta Lekaroz 2), Bera 36, Donez­tebe 11, Elgo­rriaga 2, Etxalar 7, Goizueta 4, Igantzi 14, Ituren 2, Leitza 19, Lesaka 25, Narbarte 3, Sunbilla 8, Urdazubi 2, Urroz­ 3, Sara­ 6 eta Senpere 7.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun