Aizkolari gazteen San Martin sarian Etxeberria eta Zabaleta aritu dira

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Ezkerretik hasita, Zabaleta, Vicente eta Etxeberria, azaroaren 13an Aldatzen. Nafarroako Herri Kirol Federazioa

Iker Vicente otsagabiarrak irabazi du sariket

Nafarroako bigarren Mailako Arpana Txapelketarekin batera antolatu zen Aldatzen, azaroaren 13an, eta lehen aldiz, Aizkolari Gazteen San Martin Saria.

14-15 urteko hiru aizkolarik hartu zuten parte eta bakoitzak bi proba egin behar izan zituen. Alde batetik, 45 on­tzako enbor bat abiaduran moztu eta ber­tzetik, 45 ontzako hiru enbor ebaki abiaduran.

Bi probetako denborak batuta, Iker Vicente­rentzat izan zen txapela. Bi saioetan nagusi izan zen Otsagabiakoa. 6 minutu eta 50 segundo behar izan zituen bi probak egiteko. Biga­rren postua Zigako Jo­xean Etxeberriaren­tzat izan zen, eta honek 8 minutu eta 15 segundoko denbora egin zuen. Hirugarrena Mikel Zabaleta leitzarra izan zen. Lanak 9 minu­tu eta 2 segundoz egin zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun