Bi etxalartar Nafarroako 2. mailako arpana txapelketan estreinatu dira

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Danboriena eta Gallardon etxalartarrak arpanean. Nafarroako Herri Kirol Federazioa

Marka eginez Kañamares eta Eugik irabazi dute

Nafarroako bigarren mailako arpana txapelketa azaroaren 13an jokatu zen Aldatzen eta lau bikote aritu ziren nor baino nor.

Txapeldunak Julen Kañamares (Berriozar) eta Mikel Eugi (Beunza) izan ziren. Ikusgarri aritu ziren biak, lana 4 minutu eta 34 segundotan egin baitzuten, marka berria ezarriz.

Bigarrenak Alberto Oteiza (Larrageta) eta Adrian Berruezo (Ibero) izan ziren (07:17); hirugarrenak Oier Aizkorbe eta Eder Goldara­zena (Berriozar) izan ziren (08:35), eta eskualdeko ordezkari bakarrak, Xabier Gallardon eta Aitor Danboriena etxalarta­rrak laugarren (10:55). Txapelketan parte hartu duten lehen aldia izan da etxalartarrentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun