Joan den azaroaren 12an 360 pertsona hurbildu ziren Oroitzapenetik Bidaiarat-en azken emanaldira. Dantza, antzerki, kantu eta bertsularitza nahasten dituen ikusgarri original horrek arrakasta polita izan du, baina ez da bertze emanaldirik izanen. Oroitarazi behar da irabaziak osoki Integrazio Batzordeari emanak direla. Ikusgarri honek ukan duen arrakastak agian bertze kreazioak bultzatuko ditu.