Kottoren omenez, azaroaren 1ean saratar eta beratar multzo polit bat elkartu zen Zazpi Fagotan. Bakoitza bere alde igan zen eta 11:00etan gosari batentzat elkartu ziren Larrunen. Kotto euskal preso bat zen, duela sei urte zendu zena presondegian. Lagun talde batek harri bat ezarri dute, haren oroitgarri gisa Larrungo mazelean eta urtean behin harat igotzen dira omenaldia egiteko.