Aizkora apustu polita eskaini dute herritarrek Beintza-Labaienen

M. Aranzazu ITURRALDE 2011ko azaroaren 23a

Eguneko lau protagonistak eta beraien laguntzaileak. Mª Aranzazu Iturralde

Protagonistek Herriko Ostatuan afaria jokatu dute

Lau herritarrek ikuskizun polita eskaini zuten joan den azaroaren 12an Olatzeko zokoan. Aizkolariak «profesionalak» ez direnez, ez ziren ausartu aizkora desafioa plazan joka­tzera, baina hala ere, jendearen arreta bereganatu zuten.

Alde batetik, Dolareko Miguel Angel aritu zen aizkoran, Gal­tzaineko Sergio bikote­kide zuela. Aurkariak Pizargineko Joxe Mari eta Dolare­ko Felipe izan zituzten.

Oso lehia polita izan zen eta saioa ikustera hainbat herritar bildu zen lau partehartzaileei animoak eman bidenabar.

Azkenean, Felipek eta Joxe Marik irabazi zuten apustua. Jokoan jarri zutena, be­rriz, Herriko Ostatuan egiteko afaria izan zen. Aizkora apustuaren ondotik, Jesus Etxe­berriak eta Pello Te­lletxeak 2,95 metroko enbor haundi bat moztu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun