Saio polita eskaini zuten Mendaur Trikitixa Eskolako neska-mutikoek Aurtizko bestetan. Tartean zubietarrak ere aritu ziren: panderoarekin Aratz Elizalde, Ane eta Nahia Etxeberria, Luaia Fagoaga, Jone Indakotxea eta Saioa Mariezkurrena aritu ziren (Maialen Mendiburu ez zen Aurtitzen izan nahiz eta ikasten ari den) eta trikitixarekin Ane Anso. Horrez gain, herritar kuadrilla bat Ibintza Dantza Taldean aritzen da eta hauek ere Aurtizko bestetan beraien emanaldia eskaini zuten.