Euriaren ondorioz sortu diren lur-hautsiak lehenbailehen konpontzeko akordioa hartu zuen Udalak bere azken bilkuran. Azaro hasierako euriteek Armizkoko bidean lur-hautsia eragin zuten eta lerro hauek idazterakoan baliteke lanak akituak izatea. Bestalde, duela hilabeteak Zubitekobordara doan bidea ere eraman zuen euriak. Hori konpontzeko laguntza eskatu izan dio Udalak Nafarroako Gobernuari baina ez da jaso. Hortaz, behin behinean bada ere, hori moldatzea pentsatu du Udalak.