Depuradora ondoko edukiontziaren erabilera hobetu egin nahi du Udalak

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko azaroaren 23a

Traste handiekin berehala betetzen da eta garraioak gastua handia sortzen du

Landako depuradoraren ondoan dagoen edukiontziari erabilera egokia eman nahi dio Udalak. Gaur egun, jendeak gisa guztietako gauzak botatzen ditu edukiontzi horretara eta neurri haundiko trasteekin segituan betetzen da. Garraioak gastu haundia eragiten dio Udalari­.

Horren aurrean, hondakinak biltzeko herrita­rrok ditugun beste baliabideak aprobetxatzea nahi du Udalak eta depuradora ondoko edukiontzira behar dena bakarrik botatzea. Neurri haundiko trasteak bil­tzeko, adibidez, Emauseko Trapuketariei dei­tzea nahikoa da eta eurek etortzen dira etxera bila eta dohainik. Al­tza­riak, etxe-tresna elektri­koak... biltzen dituzte au­rretik 948 451979 telefonora deituta.

Gaiaren inguruan, bandoak edo kartelak herrian barna banatzeko asmoa du Udalak.

 

Depuradorarako bidea

NILSA Toki Azpiegitu­ren Nafarroako Sozietatea da depuradoraren mantenimenduaz arduratzen dena eta berak hartu zuen Landa sarreratik depuradorara doan­ bidean ormigoia bota­tzeko ardura. Mariezku­rrena enpresa segituan hastekoa zen, baina az­kenean, Eguberriak pasatu bitarte, atzeratu egin dira lanak, baimen guztiak ez daudelako prest.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun