Abenduaren 2ko talo jatearekin hasiko dira Kultur Egunak

Arkaitz MINDEGIA 2011ko azaroaren 23a

Larunbatarekin haurrendako hainbat jarduera izanen dira goiz eta arratsaldez

Abendu hasiera ailegatzearekin batera, Ibintza Kultur Elkarteak aurten ere Kultur Egunak prestatu ditu. Abenduaren 2an eta 3an, or­tziral eta larunbatez, izanen dira ekitaldi gehienak, baina abenduaren 11rako ere utzi dute. Egunez egun, hau izanen da egitaraua.

 

Abenduak 2, ortzirala

• 21:00etan talo jatea eginen da.

• 22:00etan mus txapelketa jokatuko da Herriko Ostatuan. Lau sari banatuko dira: lehenbiziko saria bi txuleta eta bi ardo botila izanen da –partaide bakoitzaren­tzat–; bigarren sariarekin gazta bat eta bi ardo botila banatuko dira bakoitzarentzat; eta hirugarren eta lauga­rren sariekin bina ardo boti­la jasoko ditu bakoitzak­.

 

Abenduak 3, larunbata

• 11:00etatik 13:00etara haurrentzako taile­rra­ eta jokoak izanen dira.

• 13:00etan haurrendako bazkaria eginen da.

• 16:00etan haurrendako antzerkia izanen da.

• 21:00etan afaria eginen da Herriko Ostatuan.

 

Abenduak 11, igandea

• 17:00etan Andres Iñigoren eskutik hitzaldia izanen da.

• Ondotik luntxa izanen da Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun