Zazpi talde eta 130 jokalarirekin, larunbat honetan, azaroak 26, eginen du Erreka Kirol Elkarteak eskubaloi talde guztien aurkezpena. Kiroldegian izanen da ekitaldia, 19:30 aldera. Jokalariak banaka deituko dira eta azkenik, denek elkarrekin taldeko argazkia aterako dute.
Hori baino lehen, 18:00etan, Errekako seniorren taldeak Tuterako Bardenas taldearen kontra partida jokatuko du.
Babesleak
Babesleak lortzeko kanpaina ere egin du Erreka Kirol Elkarteak eta laguntza emateko prest agertu direnen iragarkiak kiroldegian paratu dituzte eta hor egonen dira denboraldi osoan.