Azaro hasierako euriteen ondorioz ura sartu da herriko hainbat tokitan

Maider PETRIRENA 2011ko azaroaren 23a

Gogotik egin zuen euria azaroko lehenbiziko asteburuan. Irudi hauek horren lekuko dira. Maider Petrirena eta Nieves Biurrarena

Frontoian, plazan eta botikan ura sartu da

Azaroaren 6an sekulako uholdeak izan ziren gure herrian, inguruko bertze herri aunitzetan bezala. Hilabeteko lehenbiziko asteburuan ez zuen ezta minutu bakar batean ere atertu, baina batez ere, larunbat gauetik iganderako tartean egin zuen euria. Hala ere, eske­rrak igande arratsaldean atertu egin zuen, bertzela, izuga­rria eginen bai­tzuen.

Aipatzekoa da, frontoia, botika eta plaza urez bete zirela euriaren ondorioz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun