Azaroaren 11n Landagain eskolako ikasle guztiek bi urtetik behin egiten duten irteera egin zuten usategietara. Lehenengo mailatik seigarren mailara artekoak oinez joan ziren eta Haur Hezkuntzakoak, berriz, autoz gurasoekin. Behin harat ailegatuta, Laura Elizagoienekin usategiak bisitatu zituzten, eskulanak egin, bideo bat ikusi eta bazkaldu ondotik berriz ere igo bezala bueltatu ziren herrira.