Kalteak baino gehiago beldurra eragin du hilabete hasierako euriteak

Irune eta Itsaso 2011ko azaroaren 23a

Gogotik egin zuen euria azaroaren 5 eta 6ko asteburuan. Antton Iribarren eta Itsaso Elizagoien

Halere, herriko zenbait lekutan kalteak izan dira

Azaroaren 5eko euriteen ondotik aunitzek pentsatu zuten 2007ko maiatzaren 5eko hura erre­pikatuko ote zen. Halere, uste baino kalte gu­ttiago eragin zituen urak. Hori bai, ura nonna­hi erre­katik atera zen, hain­bat baratze eta landa urak hartuta gelditu ziren, ga­raje­ batzuetan ere sartu zen eta lehendik ere mugituak ziren zubi batzuk ge­hiago mugitu ziren.

Larrapil Sarriku auzoan, Baboleko borda aldeko bideko zubia ataskatu egin zen ura aterata eta bidea moztuta gelditu zen; orain, bidean kalteak ikus daitezke. Zentralera ura eramaten duen Bidatzerdi pareko kanala ere lehertu egin zen; baina dagoeneko konpondua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun