Euskarazko hedabideak dirulaguntzarik gabe utzi nahi ditu Gobernuak 2012an

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Urte onenean 300.000 euro banatu zituen Gobernuak 11 hedabideren artean. 2012an 0 euro. TTIPI TTAPA

Bitartean, gaztelera zaintzeko saila sortuko du

Azken urteotako joeraren azken urratsa eman nahi du Nafarroako Gobernuak datorren urtean: Euskarazko hedabideen­tzako zituen dirulagun­tza gero eta urriagoak ezerezean geldituko dira datorren urtean, baldin eta 2012rako aurrekontu proposamenean jasota daudenak bete­tzen badira, Gobernuak ez baitu sosik ere aurreikusi euskarazko hedabideentzako.

Topaguneak eta Nafarroako euskarazko hedabideek salatu dutenez, «dirulaguntza hauek­ beti­ egon dira guttieneko mailatik oso behera, baina urteroko murrizketen az­ken kapitulua egin nahi dute Gobernuko arduradunek euskarazko hedabideek zuten babes urrie­gia guztiz desagertaraziz». Babes ekonomiko ezari, gainera, «errekonozimendu eza» gehitu behar zaiola adierazi dute: «Nafa­rroako Gobernuak euskarazko hedabi­deak ikusezin bihur­tzen ditu, ez ditu berdintasunean tratatzen ez informazioari dagokionean eta ez publizitate euskarri moduan ere».

Bitartean, «gaztelera eta gaztelerazko hedabideak babesteko neu­rriek bere horretan segitzen du­te», Topaguneak eta Na­farroako euskarazko hedabideek azaldu dutenez. Nafarroan­ emiti­tzen duten hiru te­lebista pribatuen artean –Canal 4, Canal 6 eta Popular television– hiru milioi euro bana­tu izan ditu urtero eta 2012­rako aurrekontu proposa­menean 2,45 milioi euro aurreikusita daude hiru te­lebista horientzat. Aldiz, euskarazko hedabideentzako 2012an 0 euro iragarri dituela gogoratu dute Topaguneak eta euskarazko hedabideek. Gobernuak Nafa­rroan publizitate insititu­zionalean gastatzen duen publizitate guz­tia gaz­telerazko medioetan gastatzen duela ere kritikatu­ dute.

Hedabideez harata­go, Gobernuak hezkun­tzan gaz­te­lera zaintzeko saila sor­tzea ere «esanguratsua» dela iritzi diote, «gobernu­ honek bere kudeaketa eremuan dituen bi hiz­kun­tza ofizalen aurrean duen ikuspegia eta jarrera ulertzeko».

Gobernuak 1986an onartu zuen Euskararen Legeaz ere ez dira ahaztu euskarazko hedabideak. Legeak dio komunikabideetan euskararen presentzia sustatzeko Nafa­rroako Gobernuak diruz eta materialez la­gun­tze­ko planak bideratuko dituela. «Diru­la­gun­tza partida au­rre­kontutik desagertaraziz nola bete­ko du Gober­nuak legeak­ dioena?, galdetu dute.

 

2011koa murriztu, 2012koa desagertarazi

2011rako onartua zegoen diru partida ere mu­rriz­tua du Gober­nuak, eta hala, diru­la­gun­tza­ren­ bi­ga­rren epeal­dian­ %35 ez dute jasoko­ Nafarroako eus­ka­raz­ko hedabideek, nahiz eta esleipena egina egon. Ho­rren ondotik etorri da 2012­ko aurrekontutik hedabideetan euskara sustatzeko diru partida desa­ger­­tzeko asmoaren berria.

Euskarazko hedabideen irudiko, «azken ur­­teo­tan Go­­­­bernuak gi­zar­­teari eskaini dion iritzia­ bi­ziki inte­resatua da: badirudi euskarazko hedabideok beti kexaka gabil­tzala dirulaguntzen kontuarekin eta dirulaguntza horietatik bizi garela. Irudi­ luke 56 langileok ez diogula zergen eta IRPFren bidez ekarpe­nik egiten Na­farroako eko­nomiari. Iritzi hori­ egia ez izateaz gain, per­bertsoa ere bada», adie­ra­zi dute. «Izan ere, Gobernutik jasotzen dugun ekarpen ekonomi­ko bakarra dirulaguntza deial­di horietan banatzen dena da, ez bertzerik». Euskarazko hedabideak «pre­sentzia dugun es­kual­deetan kon­tsu­mi­­­tue­nak» izan arren, «Go­ber­nuak ez gaitu kontuan hartzen» gaineratu du­te.

Gobernuaren erabakiak politikoak direla uste­ dute euskarazko hedabi­deek: «Kasu hone­tan, eta erabaki horien on­do­rioz, hedabideak eko­no­mi­ko­ki itolarrian utzi­ ditu. Kalte­tuak, gurekin batera, nafar herritarrok gara. Informazio aukera­tzen dugun hizkuntzan jaso­tze­ko eskubidea eta aukera­ gero eta murritzagoa delako».

2008an, euskarazko he­­­dabideen egoera egon­­kortzeko hitzarmen sina zezan exijitu zion Parlamentuak Gobernuari, tartean PSN­ren botoekin. Baina Gobernuak eskaerari «en­tzun­gor» egin diola aipatu dute hedabideek. «Orain Go­­bern­uan UPN eta PSN daude­, non gelditu dira PSNren­tzako eskaera horiek?».

Horrekin batera, heda­bideek eska­ria luzatu diete Nafa­rroa­ko gizarteari, «egoera la­rriaren kon­tzien­tzia har­tze­ko, eran­tzukizunez jo­ka­tzeko eta euskarazko hedabideak babesteko». Baina baita Gobernuan eta Parlamentuan dauden alderdiei ere: «2012ko aurrekontuetan bereza­rri­ deza­tela hedabideetan euska­ra susta­tzeko di­rulagun­tza deialdia, eta ekonomi­koki duina izan dadila, edo aurre­ko urteen pare­koa guttie­nez. Eta hori­ izan dadila lehen­ urratsa behar dugun hitzarmena sinatzeko. 2012ko au­rre­kontua babesten du­ten alderdiek euskarazko hedabideen heriotza-zigo­rra sinatuko dute».

 

EUSKARAZKO HEDABIDEAK

«2012ko aurrekontua onartzen duten alderdiek euskarazko hedabideen heriotza-zigorra sinatuko dute»


DATUA

0 EURO

aurreikusi ditu Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzako 2012rako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun