Malerrekako Bai Euskarari ziurtagiriak banatuko dira azaroaren 25ean Donezteben

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Ortziral arratseko 20:00etan izanen da ekitaldia Mankomunitatearen egoitza berrian

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten Malerrekako 40 komertzio, enpresa, saltoki eta entitateri ziurtagiria banatzeko ekitaldia eginen da azaroaren 25ean, ortziral arratseko 20:00etan Malerrekako Mankomunitatearen egoitza berrian, Doneztebeko Zazpigurutze karrikaren bigarrenean.

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten Malerrekako 40 komertzio, enpresa eta entitateri ziurtagiria banatzeko ekitaldia eginen da azaroaren 25ean, ortziral arratseko 20:00etan Malerrekako Mankomunitatearen egoitza berrian, Doneztebeko Zazpigurutze karrikaren bigarrenean.

Euskararekiko konpromisoaren bidean egiten ari diren ahalegina saritu eta jende aitzinean agertzeko unea da, horretarako probestuko dute ekitaldi hau. Hasteko Patxi Mariezkurrena Malerrekako Euskara Batzordeko burua, Alberto San Miguel Mankomunitateko lehendakaria eta Arkaitz Illarramendi Ziurtagirien Elkarteko ordezkaria mintzatuko dira, segidan, ziurtagiriak banatuko dituzte. Partehartzaileen argazkia atera ondotik mokadutxo bat dastatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun