Hondakinen prebentziorako ekimenak landuko dira aste honetan

TTIPI TTAPA 2011ko aza. 23a, 08:29

Gaiari buruz film bat eskainiko da Donezteben eta Elizondon

Azaroaren 19az geroztik Hondakinen Prebentziorako Europako Astea egiten ari dira hain­bat tokitan, eta hilaren 27ra arte horrela izanan da. Hondakinen Prebentzioaren kontzeptua ezagutzera ematea da helburua eta horrekin batera, hondakinak eta horien eragina murriztea. Izan ere, sortzen den hondakin kopurua altua da, egunean 1,2 kilo zabor sortzen baititu bakoitzak. Nafarroak, erraterako, 641.293 biztanle­ ditu eta 769.550 kilo hondakin sortzen dira egunean.

Europar Batasunak finantzatutako proiektua da kanpaina hau eta Nafarroan, Landa Garapen eta Ingurumen Sailak sus­tatu du CRANA baliabideen zentroaren bitartez. Eskualdeko hondakinen Mankomunitateek ere bat egin dute.

Europar Astearen harira, hainbat ekimen paratu dira martxan: janari hondarrekin sukaldeko errezeta tailerrak, zinema-hausnarketa saioak­... Horrez gain, Nafarroako Gobernuak yonolotiro.es webgunea ere estreinatuko du, be­rrerabilpena sustatu eta zaborrontzietara bota ordez, trukatu, saldu edo oparitzeko proposatuz.

Zinema-hausnarke­ta saioen barne, ortziral honetan, azaroak 25, Glup filma ikusteko aukera izanen da Doneztebeko zineman, Malerrekako Man­komunitatearen eskutik, 17:00etan. Eta biharamunean, hilak 26, film bera ikuste­ko aukera izanen da Elizondoko Jorge Oteiza Mu­seoan, Baztango Udalak antolatuta, 17:00­etan.

Prebentziorako zer?

Hondakinen preben­tziorako neurriak ere proposatu dira: ontziratu gabeko produktuak erosi, txorrotako ura edan, telazko mukizapi edo esku­oihalak erabili, erabiltzen ez dena oparitu edo trukatu, produktuak berrerabili, bigarren eskuko­ dendetan erosi... Honela, poltsikoan ere aurrez daiteke: Frantzian egindako ikerketa baten arabera, lau laguneko familia batean irizpide horiekin, urtean 512 euro aurrez daitezke pertsonako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun