Solaslaguna proiektuaren Malerrekako aurkezpena azaroaren 23an eginen da Donezteben

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 22a

Asteazken arratsaldeko 19:30ean Mankomunitateko bulegoan eginen da

Aurten ere martxan dago Solaslaguna proiektua. Gainera, Malerrekaz gain, Baztanen eta Bortzirietan ere honekin ari dira bertako udalek egindako apustuari esker. Proiektu honen helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solastatzen direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez.

Erran beharrik ez dago parte-hartzea erabat debaldekoa dela. “Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldunpatu dutezaharrena eta baita euskaldun berriena ere” aipatu du Oianko Garde, Solaslaguna dinamizatzaileak.

Beraz, proiektuan parte hartzeko edo bertzerik gabe gehiago informatu nahi izanez gero, azaroaren 23an, asteazken arratsaldeko 19:30ean Malerrekako Mankomunitatearen egoitza berrian, Doneztebeko Zazpi Gurutze karrikako bigarren zenbakian eginen den aurkezpen hitzaldira eta ondorengo luntxera gonbidapena luzatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun