Inoiz baino sari potoloagoekin osatu du Erreka Elkarteak Eguberrietako saskia

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 17a

Abenduaren 17an eginen da zozketa

Urtero bezala, Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Eguberrietako saski paregabea osatu du urtean zehar egiten dituen jarduerak finantzatzeko eta txartelak herriko denda eta ostatu gehienetan paratu ditu salgai.

Urtero bezala, Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Eguberrietako saski paregabea osatu du urtean zehar egiten dituen jarduerak finantzatzeko eta txartelak herriko denda eta ostatu gehienetan paratu ditu salgai.

Aurtengoa «inoiz baina potenteagoa» dela adierazi dute elkartetik, izan ere, gauza berriak sartu dituzte: Port Aventuran asteburu bat bi pertsonendako, ordenagailua (mahaikoa edo portatila, aukeratzeko), mendi bizikleta, telebista DVDarekin, Elgorriagako bainuetxean bi pertsonendako bonoa bazkaria barne, segway-en ibilaldia Leurtza Abenturaren eskutik, ardoa, likoreak, urdaiazpikoa...

Ikusmina piztu bazaizue, dagoeneko saskia ikusgai dago Ogiberri eta Casa Ostiz-en artean dagoen erakusleihoan. Erreka elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkie saskia osatzen lagundu duten komertzio eta establezimendu guziei eta Casa Ostiz-eri, saskia erakusgai jartzeko emandako laguntzagatik.

Zozketa abenduaren 17an izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun