Kañamares eta Eugik marka handiarekin irabazi dute Nafarroako bigarren mailako arpana txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 15a

Aitor Danboriena eta Xabier Gallardon etxalartarrak lanean Aldatzen. Nafarroako Herri Kirol Federazioa

Gallardon eta Danboriena etxalartarrak laugarren izan ziren

Nafarroako bigarren mailako arpana txapelketa igandean, azaroak 13, jokatu zen Aldatzen. Bertan lau bikotek hartu zuten parte. Bikote bakoitzak etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 epai eta zutik jarritako 45 ontzako enborrari 4 epai egin behar zizkion.

Nafarroako bigarren mailako arpana txapelketa igandean, azaroak 13, jokatu zen Aldatzen. Bertan lau bikotek hartu zuten parte. Bikote bakoitzak etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 epai eta zutik jarritako 45 ontzako enborrari 4 epai egin behar zizkion.

Txapeldunak Julen Kañamares (Berriozar) eta Mikel Eugi (Beunza) izan ziren. Ikusgarri aritu ziren biak, lana 4 minutu eta 34 segundutan egin baitzuten, marka berria ezarriz txapelketa honetan. Lehengo marka, 2003. urtekoa zen eta Fran Juanperez eta Angel Luis Mandazenek egin zuten (5:36). Beraz, minutu batean baino gehiagotan jautsi zuten marka eta itxura batean, bertze urte batzuk joanen dira hori hobetzeko.

Bigarrenak Alberto Oteiza (Larrageta) eta Adrian Berruezo (Ibero) izan ziren, 7 minutu eta 17 segunduko denborarekin; hirugarrenak, Oier Aizkorbe (Berriozar) eta Eder Goldarazena (Berriozar), 8 minutu eta 35 segunduko denborarekin eta laugarrenak, eskualdeko ordezkari bakarrak, Xabier Gallardon eta Aitor Danboriena etxalartarrak, 10 minutu eta 55 segunduko denborarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun