Nafarroako bigarren Mailako Arpana Txapelketarekin batera antolatu zen Aldatzen, azaroaren 13an, eta lehen aldiz Aizkolari Gazteen San Martin Saria.
14-15 urteko hiru aizkolarik hartu zuten parte sari honetan. Aizkolari bakoitzak bi proba zituen egiteko. Lehen proban, 45 ontzako enbor bat abiaduran moztu behar zuten eta bigarren proban hiru 45 ontzako enbor abiaduran
Bi probetako denborak batu ondoren, Iker Vicenterentzat izan zen txapela, izan ere, bi saioetan nagusi izan zen Otsagikoa. Lehen proban minutu eta 9 segundu behar izan zituen enborra mozteko eta bigarrena bukatzeko, 5 minutu eta 41 segundu (6:50 guzira). Bigarren postua Zigako Joxean Etxeberriarentzat izan zen. Lehen proban minutu eta 15 segundu eman zituen eta bigarrenean 7 minutu (8:15 denera). Hirugarrena Mikel Zabaleta leitzarra izan zen. Lehen probarako minutu eta 22 segundu behar izan zituen eta bigarrenerako 7 minutu eta 40 segundu (9:02 denera).